Etorkinentzako Kanarietako zentroak ikertuko ditu Fiskaltzak

Berria, 21-09-2006

erredakzioa

Etorkinentzako Kanarietako harrera zentroetan pertsona asko eta asko daudela eta, haientzako baldintza egokiak dituzten edo ez argitzeko ikerketa zuzenduko du Kanarietako Justizia Auzitegi Goreneko fiskalburu Vicente Garridok. Egoitza horiek ikuskatzen aste honetan bertan hasiko dira, El Matorralen (Fuerteventura uhartea), eta heldu den astean gainerako uharteetara zabalduko dute.

Fiskaltzako eledun Guillermo Garcia – Panascok atzo adierazi zuen immigranteak kopuru handitan iritsi izanak zentro horiek «bereziki beteta» egotea eragin zuela. Iturri ofizialen arabera, duela hainbat aste gainditu zuten harrera zentro horietako ahalmena.

253 ETORKIN AILEGATU DIRA. Atzo 253 etorkin gehiago iritsi ziren Kanariar Uharteetara eta Andaluziara (Espainia). Kanarietan bi ontzi atzeman zituzten, 97 eta 75 etorkinekin. Andaluziari dagokionez, Almeria eta Malaga probintzietan 12 eta 69 etorkin atxilotu zituzten, bi ontzitan kostara iritsi ondotik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)