Primeran plataformak '(Nora)bidean' dokumentala estreinatuko du igandean

Xavi Bosch kazetariak Irun eta Hendaia arteko mugak migranteei nola eragiten dien kontatu du filmean.

El País, Urtzi Urkizu, 23-07-2026

Hainbat jaialditan eta herritan eman ostean, EITB taldeko Primeran plataformak igandean estreinatuko du Xavi Bosch Llufriu kazetariaren (Nora)bidean dokumentala. «Bidasoa ibaia Europako muga ikusezin bihurtzen denean, zer gertatzen da?», galdera horri erantzuten diote Irungo (Gipuzkoa) eta Hendaiako (Lapurdi) hainbat herritarrek filmean. Muga ertzean dauden hainbat migranteren lekukotzak ere jasotzen ditu Boschek.

Dokumentalaren izenburuak nora eta bidean hitzekin jokatzen du, etorkinek bizi duten egoera zaila islatzeko. Europako migrazio politiken kritika entzuten da dokumentalean. Besteak beste, Irungo Harrera Sareko, Gurutze Gorriko, SOS Arrazakeriako, Aita Mari ontziko eta Bidasoa Etorkinekin elkarteko ordezkariek parte hartu dute filmean. Muga soilik etorkinentzat dela aipatzen dute elkarrizketatuetako batzuek, eta Bidasoa ibaian, horren eraginez, hainbat etorkin hil direla. Dokumentalean hainbat hizkuntza erabili dituzte —euskarazko azpidatziak ditu lanak—.

Boschen arabera, dokumentalak «isilean zeharkatzen den ibilbide prekarioa, polizien kontrolen itzalak, laguntza sareen keinuak eta burokraziaren labirintoa» ekartzen ditu argitara.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)