Sahararekin konpromisoa, inoiz baino beharrezkoagoa

Gara, , 21-07-2026

«Oporrak bakean» egitasmoaren barruan, uda Nafarroan pasako duten Saharako 101 haurretako batzuk Parlamentuan egon ziren atzo, erakundearen eta alderdi gehienen ongietorria jasotzen. Bertan, Marokoren okupazioaren 50. urteurrenean, Saharako herriarekin konpromisoa berretsi zuten. Izan ere, Demokraziaren eta Munduko Giza Eskubideen aldeko Europako Abokatuen Elkarteko lehendakari gisa Urko Aiartzak atzo NAIZ Irratian azaldu zuenez, egoera gero eta larriagoa da Espainiak deskolonizatu gabe utzitako lurraldean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)