Etorkin. (Anjel Lertxundi)
Berria, 20-09-2006Etorkin
Sarean dabiltza albistea eta argazkia. Ehun eta hirurogei lagun arrantzontzi txiki batean pilatuta, itsasertz batera iristen. Etorkinak dira, gehienak gizonezkoak, baina tartean badira hamar emakume eta lau urteko neska koskor bat ere. Itsas bidaiak hogeita hamabi egun iraun die. Gosez eta egarriz ahituta daude, zorriz eta zimitzez beteta, zutik ere egoteko indarrik gabe.
Ia eguneroko eszena? Bai. Baina hona koska: albistea eta argazkia 1949 urtekoak dira eta arrantzontziko etorkin gehienak, berriz, kanariarrak.
1939 – 1950 urteetan ehunka ontzi iritsi ziren Kanaria uharteetatik Venezuelara. Hasieran, iheslari politikoak ziren asko (argazkian ageri den gizonetako bat Antonio Cruz Elortegi iheslari euskalduna omen); gero, gerra osteko gose eta ezintasunek emigraziora bultzatutako nekazari kanariarrak.
Denok izan gara / gara / izango gara etorkin, ez dago besterik.
(Puede haber caducado)