Futbolak Bizkaia eta errefuxiatuak batu ditu

Gara, Aritz LOIOLA FOKU, 21-06-2026

Errefuxiatuen Munduko Eguna zela eta, atzo Gobelako futbol zelaian kirolak, historiak eta elkartasunak bat egin zuten: 2005ean UEFAko Eskualdeen Kopa irabazi zuten Euskadiko Selekzioko jokalariek eta CEAR Euskadiko errefuxiatu talde batek lagunarteko partida jokatu zuten. Horren aurretik guztiek batera argazkia egin zuten Bizkaiko Foru Barriaren (1526-2026) 500. urteurrenaren oroimenezko kartelaren aurrean. Horretaz gain, Bilboko Batzar Nagusien eraikina ere urdinez jantzita agertu zen, Errefuxiatuen Munduko Eguna gogoratzeko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)