Faxismoaren aurkako kanpaina egingo du Ernaik udan: manifestazioa Donostian, irailaren 13an
Udako kanpainaren berri aurreratu du Ernaik, mezu labur eta bideo baten bitartez. Faxismoaren aurka eragingo du eta amaiera Donostian emango zaio irailaren 13an, estropaden bigarren igandean alegia.
Gara, , 11-06-2026Udako kanpaina abian jarri du Ernaik ostegun honetan. Lau herri ezberdinetan lona bat irekiz aurkeztu dute, gainera, bukaera markatu duen mobilizazioaren data: Donostian, irailaren 13an.
«Garai erabakigarriak bizi ditu, kapitalismoaren fase metaketa baten bukaera eta beste baten hasiera bizi dugun honetan. Eta zentzu horretan, askotariko erronkak dituela Euskal Herria bezalako herri txiki eta zapaldu batek –aipatu dute–. Gainera, testuinguru honetan, aterabide baztertzaile eta atzerakoiak nagusitzen dabiltza, sistema kapitalistaren oinarrizko printzipioak mugiaraziko ez dituztenak. Are gehiago, sistema kapitalistaren bertsio basatiago eta autoritarioago bati bide emanez», salatu dute.
Honen aurrean, «Ernaik konpromisoa hartzen du Euskal Herria askatasunera eraman eta Euskal Herriko gazte oro duintasunez bizi dadin. Horregatik, garaiak eskatzen duen neurriko bultzada emateko, ikasturte hasiera honetan mobilizatzeko garrantzia azpimarratu eta Donostiara bertaratzeko deia luzatu dugu; ‘Euskal Herria irabaztera! Faxismoari ez’ lelopean.
Zenbait toki esanguratsutan zintzilikatu dituzte manifestazio horretara deitzeko pankartak, hala nola Donostiako Antiguako tunelean edota Bardeetako toki ezagunenean.
(Puede haber caducado)