Sirten preso daudenek gose greba abiatu dute

Gara, , 12-06-2026

Global Sumud Euskal Herriak jakitera eman du Sirten (Libia) preso dauden Global Sumud Magreb ekimeneko hamar ekintzaileek gose greba abiatu dutela, «askatasuna eskatzeko eta pairatzen ari diren bahiketa politikoa salatzeko». Global Sumud Magreb taldeak Gazan ezarritako blokeo humanitarioa hautsi eta palestinarrei zuzeneko laguntza emateko helburua zuen, baina maiatzaren 24an atxilotu zituzten. Euskal Herritik haiek berehala askatzea exijitu dute, baita preso politiko palestinar guztiak ere.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)