Trumpen zentzugabekeriaren beste adibide bat

Gara, Ulrik PEDERSEN NURPHOTO VIA AFP, 10-06-2026

AEBk 2026ko Munduko Futbol Kopan parte hartzera zihoan Omar Artan epaile somaliarrari sarbidea ukatu dio. Iaz, urteko arbitro izendatu zuten Afrikan, eta Munduko Kopa batean parte hartuko zuen lehen arbitro somaliarra zatekeen. Trump Administrazioak 39 herrialdetako biztanleei AEBra bidaiatzea debekatu die, somaliarrei, esaterako. Artan ez da AEBko bisa politikaren ondorioz horrela tratatu duten bakarra. Adibidez, Munduko Kopa jokatuko duen Irango selekzioak Mexikon ezarri behar izan du kanpamentu nagusia.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)