Ukrainiarren identitatea eta oroimenari eskainiko zaio 'Sustraiak eta Ahotsak' programako hurrengo ekitaldia
Migrazio esperientzia eta sormen-adierazpena elkartuko dira Koldo Mitxelena Kulturgunean maiatzaren 28an
Diario Vasco, , 18-05-2026Ukrainiako herritarren oroimena, identitatea eta sormen – adierazpenak izango dira protagonista datorren maiatzaren 28an, Koldo Mitxelena Kulturguneak barne hartuko duen ‘Sustraiak eta ahotsak. Sustrai konektatuak’ programaren hurrengo ekitaldian. Jardunaldian, migrante ukrainiarren esperientzia entzun ahal izango da, eta musika – emanaldia ere egongo da.
‘Cuando las raices suenan: Ucrania en Euskadi’ izenburupean, Ukraina – Euskadi elkarteko kideek hitzaldia eskainiko dute Santa Teresa Komentuko aretoan, 19:00etatik aurrera. Natalya Mykhaylevskak, Gipuzkoako Ukraina‑Euskadi Elkarteko kideak bere migrazio – esperientzia, 26 urte baitaramatza Espainian, eta proiektu sozialetan egindako ekarpenez hitz egingo du, baita nazioarteko babes‑programetan asilo‑eskatzaileei ematen dien laguntzaz ere.
Ondoren, Yuliya Prokopenkoren eta Mariana Ponochevnaren arteko solasaldia egongo da. Belaunaldien arteko hizketaldia izango da, esperientzia, identitatea eta oroimena ardatz hartuta, eta artearen zereginari buruz hausnartuz, babes – gune eta zubi kultural gisa. Yuliyak medikuntza ikasi zuen Ukrainian eta 25 urte daramatza Espainian. 2026tik, ukrainar jatzi tradizionalen bilduma sortzen ari da eta hainbat erakusketa antolatu izan ditu. Egun, Artisautza tailerrak antolatzen ditu eta ukrainar brodatu tradizionalaren digitalizazioa eta nazioarteko hedapena sustatzen ditu. Mariana, duela 21 urte jaio zen Kieven. Gerra hasi zenean atzerrian zegoen, bere ahizpa Hannarekin batera, eta oraindik ez dira itzuli: Donostian amaitu zituen Batxilergo ikasketak eta gaur egun Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan ikasten du. Hannak biolina, biola eta zuzendaritza ikasi ditu eta kantu – teknikaren inguruko eskuliburu baten egilea da, hiru koru zuzentzearekin batera.
Jardunaldiari amaiera emateko, Mariana eta Hanna Ponochevnak, Borja Rubiños piano – joleak lagunduta, emanaldi berezia eskainiko dute, ukrainiar eta euskal kultura elkartuz.
(Puede haber caducado)