Eguneko 22 pertsona migrante hil ziren 2025ean

Gara, Sameer AL-DOUMY AFP, 22-04-2026

Nola eman zifra bat, merezi duen inpaktua lor dezan? Nazio Batuen migrazio agentziak atzo argitaratutako urteroko txostenaren arabera, 7.900 migrante inguru hil edo desagertu ziren iaz beste herrialde batera iritsi nahian. Gutxieneko kalkuluak dira; benetan gehiago izatea da litekeena. Eskandaluzkoa da, ispilu aurrean jartzen gaituen errealitatea; eta aldi berean, zifra hotz bat, ez beste urte batekoa baino handiagoa. 2014an zenbaketa hasi zenetik, gutxienez 80.000 dira etorkizun hobe baten bila zendutako migranteak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)