Osalanek erantzun du ez duela lan istripurik ezkutatu

Irailean istripua izan zuten bi langileen inguruko ikerketak oraindik ere martxan daudela esan du

Berria, 16-09-2006

erredakzioa

Iruñea

Osalanek dio «onartezina» dela LABek «seriotasun falta», eta «informazioa ezkutatu nahi izatea» leporatzea. Hala egin zuen atzo, egin ere, sindikatuak, Osalanek abuztuaren 12an langile ukraniar batek Bergaran (Gipuzkoa) enpresa baten eraiste lanetan izandako istripua, eta langile txinatar batek Hondarribian (Gipuzoka) izandakoa ezkutatu egin zituela salatu baitzuen. Paperik gabeko atzerritarrak ziren biak, eta biak ere lan kontratu zein segururik gabe zeuden lanean. Baldintza horiek kontuan hartuta egiten ari dituen ikerketak oraindik ere martxan daudela jakinarazi du Osalanek, Justizia, Lan eta Gizartea Segurantza Sailak atzo bidalitako prentsa ohar baten bidez.

Langileen egoeraz Osalanek erakutsi zuen «interes eskasia» ere salatu zuen sindikatuak atzo, jokoan zegoena, funtsean, pertsonak zirelako.

Osalanek beti hartzen du esku lan istripuetan, istripuen berri ematen zaionetan, «istripua izan duen langilearen egoera edozein dela ere». Azaldu duenez, istripuak prebentzio ordezkariek edo langileek beraiek salatu behar lituzkete, gainera, ikuskaritzak zein Osalanek esku hartu ahal izateko. Hala esan omen zen irailaren 11n lurralde batzordean, gizarte eragileakbertan zeudela.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)