Saharako errefuxiatuen kanpalekuetarako 60 tona janari baino gehiago bilduta, larunbatean irtengo dira karabanak

Donostian bakarrik, hamahiru tona janari eta konpresaz betetako lau palet bildu dituzte. Gipuzkoa osoan, berriz, 50 tona janari.

Berria, Maddi Iztueta Olano, 09-03-2026

Bukatutzat eman dute Saharako errefuxiatuen kanpalekuetarako elikagaiak eta oinarrizko produktuak, hala nola hilekorako konpresak, biltzeko kanpaina. SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Donostiako Elkarteak jakinarazi duenez, 13.000 kilo janari eta konpresaz beteriko lau palet bildu dituzte Donostian; Gipuzkoa osoan, berriz, 50.000 kilo janari.

Hala, heldu den larunbatean irtengo dira karabanak Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidean, 10:00etan. Bizkaian bildutako produktuekin betetako hainbat karabana ere Donostiatik irtengo dira.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)