«Ez dugu feminismorik nahi arrazakeriaren aurkako borrokarik gabe»

Berria, Isabel Jaurena/Isabel Jaurena, 08-03-2026

Bertze mundu bat, mundu feminista bat. Ehunka lagunek hartu dituzte gaur Euskal Herriko kaleak, eta ozen erran: «Emakumeak, transak eta bollerak karrikara ateratzeko prest gara». Iruñeko mobilizazioan Palestinako genozidioa izan dute gogoan, eta bereziki Gazako emaztekiak: «Gu gure eskubide guztien alde borrokan ari garen bitartean, haiek bizirik irauteko borrokan dabiltza. Bi borroka horiek elkartu genituen, eta une honetan bereziki, ez ditugu ahaztuko emakume palestinarrak».

Mugimendu feministaren mobilizazioa Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Mugimendu feministaren mobilizazioa Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Mugimendu feministaren mobilizazioa Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Mugimendu feministaren mobilizazioa Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Mugimendu feministaren mobilizazioa Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Ertzaintza transfeministak eta abolizionistak banantzen, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Ertzaintza transfeministak eta abolizionistak banantzen, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Mugimendu feministaren mobilizazioa Baionan. GUILLAUME FAUVEAU

Mugimendu feministaren mobilizazioa Baionan. GUILLAUME FAUVEAU

Mugimendu feministaren mobilizazioa Baionan. GUILLAUME FAUVEAU

Mugimendu feministaren mobilizazioa Baionan. GUILLAUME FAUVEAU

Mugimendu feministaren mobilizazioa Baionan. GUILLAUME FAUVEAU

Mugimendu feministaren mobilizazioa Baionan. GUILLAUME FAUVEAU

Mugimendu feministaren mobilizazioa Baionan. GUILLAUME FAUVEAU

Mugimendu feministaren mobilizazioa Iruñean. JESUS DIGES / EFE

Mugimendu feministaren mobilizazioa Iruñean. JESUS DIGES / EFE

Mugimendu feministaren mobilizazioa Iruñean. JESUS DIGES / EFE

Mugimendu feministaren mobilizazioa Iruñean. JESUS DIGES / EFE

Mugimendu feministaren mobilizazioa Donostian. JON URBE / FOKU

Mugimendu feministaren mobilizazioa Donostian. JON URBE / FOKU

Mugimendu feministaren mobilizazioa Donostian. JON URBE / FOKU

Antoniutti parketik abiatu da Martxoaren 8ko mobilizazioa, bandera more erraldoi bat zutela gidari. Gibelean,

Beste mundu bat feminismotik

leloa idatzita zuen pankarta, eta erdi – erdian Ola Arafat Salam Gaza elkarteko presidentea. Hain justu, elkarte horrek zapi solidarioak jarri ditu salgai egunotan, gazatarrendako ura eta janaria lortzen laguntzeko; eta anitz ziren gaur ikur hori soinean zeramatenak.

«Gora borroka feminista», «Gora borroka transfeminista» eta «Kaleak, gauak gureak dira!» oihu artean egin dute aurrera hiriburuko Armada etorbidean, Bakearen Plazara iritsi diren arte. Geldialdia egin dute bertan, hilaren 17ko greba orokorraren aldeko pankarta baten parean. Euria lagun, laster heldu dira Karlos III.a etorbidera, eta Gaztelu plazara segitu dute gero.

Martxoaren 8ko mobilizazioa, Iruñeko Gaztelu plazan. IÑIGO URIZ / FOKU

Plaza bete orduko mugimendu feministako kideak igo dira oholtzara, eta pankarta zeramaten emakumeak —tartean Arafat— oholtzaren aitzinean gelditu dira, jendetza zutela parez pare. Tatiana,

gizon batek Sarrigurenen (Nafarroa) eraildako emaztekia

, izan dute gogoan. Munduko hainbat txokotan borrokan ari diren feministei ere elkartasun eta babes besarkada bana igorri dizkiete.

«Palestinak genozidio izugarria jasaten jarraitzen du. Gazan ez ezik, Zisjordanian eta Jerusalemen ere garbiketa etnikoa gero eta gordinagoa eta ikusezinagoa da. Mundu mailako testuinguru androzentriko, patriarkal eta faxista honetan, Palestina bihurtu da Trumpen eta Netanyahuren gidaritzapean, kapital handiaren izenean, guztion gain ezarri nahi duten mundu ordena berriaren froga – laborategia», adierazi dute. Horren aitzinean, «hain urrun egon arren», emazteki palestinarrei elkartasun osoa adierazi diete. Esaldia akitu orduko besoak altxatu ditu Arafatek esker onez, eta txalo zaparrarekin erantzun dio plazan bildutako jendetzak.

Zapalkuntza ugari

Munduan barna hedatutako errealitate horrek zapalkuntza ugari erreproduzitzen dituela azpimarratu dute, eta desberdintasunak gero eta handiagoak direla erran. «Zapalduak gero eta zapalduago daude, eta boteretsuak, berriz, gero eta indartsuago».

Hori guztia «errealitate materialean» ikusi daiteke, agerraldian erran dutenez: izan ere, nork du etxebizitza eskuratzeko aukera? Eta enplegu prekarioenak? Nor da eskubideen titularra? Hala, gehitu dute, pausoak eman direla, baina asko dagoela egiteko batez ere erakundeen, patronalen eta gizonen esku; horiek direlako sistema «iraunarazten» dutenak.

Horren aitzinean aliantzak eraikitzera dei egin dute, eta antolatzen jarraitzera. Hain zuzen, hilabete honetan bertze borroka egun garrantzitsu batzuk daudela gogoratu dute:  «Martxoaren 17an greba orokorra; martxoaren 21ean arrazakeriaren aurkako eguna; martxoaren 30ean etxeko eta zaintzako langileen eguna; eta martxoaren 31n trans ikusgarritasunaren eguna».

Mobilizazio hasieran bezala, bertze mundu baten aldarriarekin bukatu dute hitzartzea: «Askotariko mugimenduetatik borrokatzen dugu, baina argi dugu ez dugula feminismorik nahi arrazakeriaren aurkako borrokarik gabe. Horregatik nahi dugu beste mundu bat: mundu feminista bat»

Gorputzen burujabetza

Lapurdiko hiriburukoa izan da manifestazio goiztiarrena. Bertze mundu baten aldeko borrokak hartu ditu Baionako kaleak ere: ke more artean, aldarrikapen transfeministak eta antiarrazistak izan dira nagusi Sutan kolektibo transfeministak deitutako mobilizazioan. Oroitarazi dute gizartean diskurtso «antifeministak, transbaztertzaileak eta kuirfoboak» zabaldu direla, eta argi utzi horren aitzinean «dominazio sistemak» jomugan jarriko dituztela: «Herrion burujabetza ez ezik, guk gorputzena ere aldarrikatzen dugu».

Salatu dute, halaber, egiturak sostengatzen dituzten horiek feminismotik eraikitako diskurtsoak eta proposamenak bere egiten dituztela, eta feminismoaren izenean bertzelako neurri eta diskurtsoak zabaldu; arrazakeria edo islamofobia, kasu. «Hori horrela, feminista zurioi, horrekiko ardurak hartzea eta diskurtso horiek salatzea eta moztea dagokigu. Ez da erdibiderik, ez dugu femonazionalismoa sustatuko», erran dute.

Sutan kolektibo transfeministak deitutako manifestazioa, Baionan. GUILLAUME FAUVEAU

Zapalkuntza horiek guztiak sostengatzen dituen sistemari «askotariko gorputz eta borroketatik» erantzutera dei egin dute, «elkarrekin nahiz subalternitate propioetatik». Eta, txalo artean, antolatzen segituko dutela ziurtatu dute: herriz herri, auzoz auzo, asanbladetan, lantokietan, ikastetxeetan, gaztetxeetan eta kalean. «Aitzinean izanen gaituzue!».

Espekulazioaren kontra

Segurtasunaren izenean sustatutako jarrera arrazistak, etxebizitzarako eskubidea, zaharren egoitzetako langileen eskubideak edo transfobiari aurre egiteko beharra. Donostia zeharkatzen duten hamaika zapalkuntzek lekua izan dute gaurko mobilizazioan. Gogoratu dute sistema zisheteropatriarkal, kolonial eta arrazistak askotariko zapalkuntzak «betikotzeko» egiturak dituela martxan, eta lurralde bakoitzean era batera edo bertzera lurreratzen dela; eta Donostia ez da salbuespena.

Udala eta enpresa kapitalistak ezartzen ari diren hiri eredua seinalatu dute: «Alokairuen prezioak, luxuzko pisu eta hotelen eraikuntzak, eta azken asteetan Martutenen eta Herreran izan diren desalojo masiboek agerian uzten dute etxebizitza eskubidea ez dagoela bermatuta».

Feministen irudiko, gainera, desalojo horiek erakusten dute segurtasunaren izenean jarrera arrazistak eta klasistak zabaltzen dituztela erakundeek. Are, feminismotik eraikitako diskurtsoak bere egiten ari direla salatu dute, «feminismoaren aitzakiapean diskurtso eta neurri arrazista eta faxistak zabaltzeko».

Donostiako Udaltzaingoak atxilotuen jatorriaren berri

emateko erabakia hor kokatu dute. «Feminista zurioi, horrekiko ardurak hartzea eta diskurtso horiek salatzea eta moztea dagokigu. Ez dago erdibiderik», erran dute.

Emaztekien eta disidentzien kontrako eraso zuzenak ere salatu dituzte:

Aizepe elkartean

gertatutakoa edo hiriburuan antolatutako hitzaldi eta agerraldi transfoboak, erraterako. Horien aitzinean, gogoratu ez dutela justifikazio matxistarik onartuko tradizioaren izenean, eta Donostia transfeminista aldarrikatu dute.

Horregatik guztiagatik, Donostiatik bertze mundu bat aldarrikatu dute, eta nabarmendu hori lortzeko antolakuntza eta borroka direla bidea. «Emakume*, trans eta bollerak kaleak hartzeko prest gaude!».

Greba orokorra

Donostian bezala, Bilbon ere adierazi dute «lurralde bakoitzean modu desberdinetan azaleratzen den autoritarismoz» erasotzen dutela, eta Euskal Herrian ere hala gertatzen dela. Hain justu, euskararen kontrako oldarraldi judizial, politiko eta mediatikoa ekarri dute gogora eta gehitu eskubide sozial eta laboralak ere sistematikoki desegiten dituztela. «Beti alderik txarrena eramaten dutenak emakumeak, disidentziak, arrazializatuak, migratuak, sexu – langileak eta desgaitasuna eta aniztasun funtzionala dugun emakumeak gara», erran dute.

Horren aitzinean bi aste barru eginen den greba orokorraren garrantzia azpimarratu dute: «Grebara goaz, eskuin muturrekoak ere gelditzeko, desberdintasun ekonomiko

eta sozialen arreta desbideratzea bilatzen dutenak, segurtasunez mozorrotutako gorroto diskurtsoekin, arrazakeria, misoginia, transfobia eta islamofobia baino eragiten ez dutenak».

Bilboko manifestazioaren bukaera, gaur. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Inperialismoaren kontra ere gogor mintzatu dira, eta salatu herriak «basati edo atzeratu» bezala etiketatzen dituztela. «Emakumeak infantilizatzen dituzte, haien autonomia edo subjektu politiko izaera ukatzen dute eta entzun gabe haien izenean hitz egiten dute», erran dute. Horrekin batera, mendebaldeko gobernuek Israelekin duten konplizitatea salatu dute: «Hemen Euskal Herrian genozidioaren amaiera aldarrikatzen denean ere, ekoizpen industrialaren zati batek hanka bat du berau sostengatzen duten zirkuituetan».

Eredu horren aitzinean borroka feministaren alde egin dute: «Borroka antifaxista, arrazakeriaren aurkakoa, transfobiaren, lesbofobiaren eta zapalkuntza guztien aurkakoa. Herrien burujabetzaren eta aberastasunaren banaketaren aldeko borroka antolatzen dugu».

Askotariko gorputzak

«Askotariko zapalkuntzen bitartez sostengatzen den sistema honi erantzun diezaiogun askotariko gorputz eta borroketatik». Eta hala egin dute. Feminista antimilitaristek, aniztasun funtzionala duten emakumeek, pentsionistek edo etxeko langileek hartu dute hitza Gasteizko mobilizazioan.

Nork beretik egin ditu hausnarketak, baina guztiek bat egin dute hondarrean: «Argi dugu ez dugula feminismorik edo antirrazismorik gabeko mugimendurik nahi, ezta mundurik ere. Horregatik diogu Beste mundu bat feminismotik!».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)