Pertsonen jatorria ezagutarazteko Donostiako Udalaren erabakiaren kontra agertu dira alderdiak

Gara, Ainhoa Lainsa Merino, 10-02-2026

Astelehen honetan, Donostiako Udalak hemendik aurrera Udaltzaingoak atxilotutako pertsonen jatorria argitaratu dezan adostu du, baina PSE, EH Bildu eta Elkarrekin erabakiaren aurka agertu dira.
Pasa den urteko urrian, Lakuako Segurtasun Saila Ertzaintzaren prentsa-oharretan horrelako informazioa ematen hasi zen, eta honen aurrean, Arartekoak ikerketa ireki zuen. Orain, Donostiako Udala erabaki honi batu zaio; Jon Insausti alkatearen arabera, “datuen gardentasuna beti izan da positiboa politikagintzan eta herrigintzan”.
Hala ere, Donostiako alderdi batzuk ez dute Insaustiren iritzia babestu. Elkarrekinek erabakiaren aurrean gaitzespen irmoa adierazi du, esanez “Donostia xenofobia eta estigmatizazio diskurtsoekin lerrokatzen den Euskal Herriko hiriburu bakarra bihurtzen duela”. Aldi berean, nabarmendu dute erabakia hartu duten eguna “tristea” izan dela Donostiakoentzat.
Honen harira, PSEk azaldu du “atxilotuen jatorriaren datua emateak ez duela estigmei aurre egiten laguntzen, aurreiritziak indartzen dituela eta kausa konplexuak sinplifikatzen dituela”. EH Bilduk iritzi hau babestu du, adieraziz Insaustiren erabakia “justifikatzen duen arrazoirik polizialik” ez dagoela, eta “ez duela delituen tasa murriztuko, ezta gizarteak segurtasunari eta migrazioari buruz duen pertzepzioa hobetuko ere”.
Bitartean, Mikel Mancisidor Arartekoa Lakuako Segurtasun sailaren buruarekin hitz egitea dauka pendiente, gaia eztabaidatu eta hartuko duen jarrera plazaratzeko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)