Etorkinak itzultzeko bidaiak bertan behera utzi ditu Senegalek
Berria, 15-09-2006Etorkinak itzultzeko bidaiak bertan behera utzi ditu Senegalek
DAKAR «Arrazoi teknikoak» argudiatuta, Espainiara heldutako etorkinak berriz Senegalera bidaltzeko hegaldiak bertan behera utzi zituen atzo Dakarko gobernuak. Kanariar Uharteetatik lehen hegaldiak abiatu behar ziren asteazken gauean. «Senegalen lurreratuko dira, baina oraindik ezin dut esan noiz», adierazi zuen atzo Ousmane Ngom Barne ministroak. Hegaldiak iparraldeko Saint Louis hirira eramaten saiatzen ari da Gobernua, «diskrezioagatik».
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)