Lau adin txikiko dituen familia bat etxegabetuko dute ostegunean Izarran
Lau adin txikiko dituen Izarrako familia «migratu eta prekarizatu» baten etxegabetzeari aurre egiteko mobilizazioa deitu dute Izarran ostegun honetan, abenduaren 18an, goizeko 9.30etik aurrera.
Gara, , 16-12-2025Lau adin txikiko dituen Izarrako familia «migratu eta prekarizatu» bat kale gorrian geratzeko arriskuan dagoela ohartarazi dute arabar herriko bizilagunek. Etxegabetzeari aurre egiteko mobilizazioa deitu dute abenduaren 18an, goizeko 9.30etik aurrera, Plaza berria 5 zenbakian.
Azaldu duten bezala, «duela denbora dezentetik alokairuan zeuden modu adostu batean eta egun batetik bestera jabeak akordioa arbitrarioki aldatu du, familia presionatuz etxetik alde egiteko».
«Krisian dagoen sistema kapitalistan, ez da kasualitatea familia migrante eta razialializatuak izatea horrelakoak gehien pairatzen dituzten gizarteko sektorea, pribilegio zuriaren ondorioz, filtro arrazistak jasan behar dituzte, ideia erreakzionario eta faxistak goraka doazen testuinguru orokor honen aterkipean. Bestalde, euren egoera prekarizatua baliatzen da etekina ateratzeko, logika merkantilista gailentzeko eta etxebizitzarekin negozioa egiteko», salatu dute.
Horregatik, beharrezkoa ikusten dute familiari alternatiba erreal bat emateko mobilizatzea eta, horrekin batera, «etxebizitzaren auziari aurre egiteko antolatzea».
«Etxebizitzaren gatazkan posizioa hartzeko garaia da eta hala egingo dugu Izarran ere, klase elkartasuna eta komunitatea oinarri izanda. Zerotik ez garela hasten badakigu, herrian badagoelako egunerokoan lanean diharduen jende anitz, hala ere, pausu bat harago joateko beharra agerikoa da», aldarrikatu dute.
(Puede haber caducado)