'Aita Mari' ontzia berriro itsasoratu da, 2025ean azkenengo aldiz
Berria, , 27-11-2025Itsas Salbamendu Humanitarioak jakinarazi duenez,
Aita Mari
ontzia berriz itsasoratu da. Aurten egingo duen azkenengo misioa izango da oraingoa; orotara, hamazazpi egin ditu 2025ean. Saguntotik abiatu da (Valentzia, Herrialde Katalanak), eta, ohi legez, migratzaileak erreskatatzen ahaleginduko da Mediterraneo itsasoan.
Tripulazioak azaldutakoaren arabera, urtearen sasoi honetan gutxiago izaten dira Mediterraneoko itsasbidea erabiltzen duten migratzaileak, baina itsasoratzen direnentzat handiagoa da arriskua. Horregatik erabaki dute aurtengo azken misioa egitea.
Europako Batasunaren azken migrazio ituna salatu du Itsas Salbamendu Humanitarioak, eta euren lanari jartzen dizkioten trabez ohartarazi: «Itsasoan arriskuak dauden bitartean, guk lanean jarraituko dugu, bizitza guztiek garrantzia baitute».
(Puede haber caducado)