Israelekin lotura duten enpresekin harremana etetea eskatu dio EHU-Palestinak Unibertsitateari
EHU-Palestina taldeak aurrerapausotzat jo du errektorearen iragarpena, baina Israelekin harremana duten enpresekin partekatzen dituen proiektuak berrikusteko eskatu dio unibertsitateari.
Gara, , 10-10-2025Gaur goizean, EHU-Palestina sareak prentsaurrekoa eman du unibertsitateko errektoretzarekin izan dituzten eztabaiden eta aurreikusitako ekintzen berri emateko. Taldeak positibotzat jo du errektoreak irailaren 17an egindako adierazpena, eta ziurtatu du bere ustez «aurrerapauso argi bat» suposatzen duela.
Era berean, «Palestinako genozidioari erantzutea errektoretzaren lehentasunen artean dagoela jakitea poztekoa» dela gehitu dute eta 2023ko azarotik Israelekin harreman berririk sortu ez izana eta ikerketa-proiektuak baztertu izana, eskertu dute.
Hala ere, prentsaurrekoan taldeak kezkatzen duten alderdi batzuk azpimarratu nahi izan ditu. Horien artean dago unibertsitateak Israelgo enpresa konplizeekin proiektuak mantentzen jarraitzea. Horrela, EHU-Palestina sareak «Israelekin eta genozidioa sustatzen duten enpresekin gaur egun indarrean dauden harremanak eteteko» eskatu dio errektoretzari.
Zerrendatu dituzten enpresen artean Horizon proiektuak, CAFekin indarrean dauden praktika-kontratuak, Bizkaiko Campuseko CAF Gela edo HPrekin egindako zerbitzu-kontratuak nabarmendu dituzte. «EHUk harremanak izaten jarraitzen ditu bai Israel, bai bere konplizeekin», saladu dute taldeko bozeramaileek.
Halaber, EHUko langile eta ikasle guztiei Palestinarako elkartasuna erakusteko deialdi berriei adi egotera eskatu diete. Horrez gain, gogorarazi nahi izan dute genozidioa salatzeko urriaren 15ean sindikatuek deitu duten lanuztea eta EHUko langileei deialdian parte hartzeko gonbita luzatu diete.
(Puede haber caducado)