Zero tolerantzia xenofobiarentzat
Gara, , 11-09-2025Nafarroako Gobernuak Valtierrako alkate Manuel Resaren adierazpenak Fiskaltzara bideratu ditu, adierazpenok «gorrotoa, diskriminazioa eta biolentzia eragiten eta sustatzen dutelako». Abuztu amaieran, Resak jaiotzarako laguntzei baldintza baztertzailea jarri zien, 20 urteko errolda, zera argudiatuz: «Dirua hemen sustraiak dituen jendeari zuzendu behar diogu, dirutza bat kostatzen zaigun migrante mordoa jasotzen ari gara eta». Adierazpenak eta neurria erabat onartezinak dira; UPNk dimitiarazi edo alderditik bota beharko luke.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)