Valtierrako alkatearen hitzen harira, kritika ugari jaso du UPNk
Gara, , 29-08-2025Oihartzun handia izan dute UPNko Valtierrako alkateak adin txikiko etorkinen kontra egindako adierazpenek. Horren aurrean, Manuel Resak berretsi egin ditu esandakoak. Bitartean, UPNk ez du auziaz baloraziorik egin.
Maria Chivite Nafarroako lehendakariari «deigarria» iruditu zitzaion UPNk adierazpenok deitoratu ez izana: «Konfrontazioa elikatzen dute, eta herrialde honetan elkarbizitzan sakondu behar dugu, euskarri nagusi gisa». Resak esandakoak aztertzen ari direla esan zuen Chivitek, «gorroto delitu zantzurik» balego, epaitegietara jotzeko.
Asteazkenean, Ana Ollo sailburuak adierazpenak «onartezintzat» jo zituen. Atzo Begoña Alfaro gobernukideak erantsi zuenez, «eskuin muturrean» kokatzen da Valtierrako alkateak esandakoa, eta kutsu «supremazista» ere badu haren jardunak, jakina baita dirulaguntzak erroldan bakarrik 20 urte baino gehiago dituztenei eman nahi dizkietela. «Deialdi horrek gure gizartearen zati handi bat diskriminatzen du, nabarmen», ondorioztatu zuen Etxebizitza arloko sailburuak.
Contigo-Zurekinek Cristina Ibarrola UPNko presidenteari eskatu zion ardura hartzeko.
(Puede haber caducado)