Israelek sei kazetari hil ditu, horietatik bost ospitale baten aurkako erasoan
Israelek sei kazetari hil zituen atzo Gazako Zerrendan; horietatik bost, Nasser ospitalearen aurka egindako eraso batean. Unrwa-ko buru Philippe Lazzariniren esanetan, Benjamin Netanyahuren Gobernuak «azken ahotsak isilarazten» jarraitzen du. «Munduaren axolagabekeria eta gelditasuna zirraragarriak dira», salatu zuen nazioarteko erantzunik eza kritikatuz.
Gara, , 26-08-2025GOSETEA
Hamaika pertsona desnutrizioak jota hil ziren igandean, eta jada 300 pertsona hil dira guztira Gazan goseteagatik, 2023ko urrian Israelen erasoaldia hasi zenetik. Desnutrizioak hildako 300 pertsonetatik 117 haurtxoak eta adingabeak dira.
PAÍSES ISLÁMICOS
Los ministros de Exteriores de la Organización de la Cooperación Islámica (OCI) iniciaron ayer una reunión extraordinaria en la ciudad saudí de Yeda para acordar posturas respecto a los «planes y los crímenes israelíes en Gaza» y la hambruna declarada en el enclave.
ESTADO FRANCÉS
París convocó al embajador estadounidense en París, Charles Kushner, que en una carta al presidente francés, Emmanuel Macron, se queja de su supuesta inacción contra el antisemitismo en Francia, a pocas semanas de que oficialice el reconocimiento del Estado palestino.
Gutxienez hogei pertsona hil ziren atzo Khan Yunisen dagoen Nasser ospitalearen aurkako eraso batean; horietatik bost kazetariak ziren. Nazioarteko informazio agentzientzat eta telebistentzat lan egiten zuten. Horiez gain, Israelgo Armadak seigarren kazetari bat hil zuen Al Mawasi inguruan, Gazako Zerrendaren hegoaldean. Dagoeneko 246 kazetari hil ditu Israelek 2023ko urritik.
Nasser ospitalearen erasoan bertan hildako kazetariak hauek dira: Hossam Al Masri (Reuters agentziako kameraria), Mohamed Salama (Al Jazeerako kameraria), Mariam Abu Daqqa (APren eta beste agentzia batzuen kazetaria) eta Moaz Abu Taha (NBC agentzia estatubatuarreko kazetaria). Reutersek jakitera eman zuenez, Hatem Khaled argazkilaria zauritu zen erasoan, eta ordu batzuk geroago zendu zen.
KAZETARIAK JOMUGAN
Eraso zehatz eta zuzena izan zen Israelek Khan Yunisen burutu zuena. Izan ere, drone baten bidez egin eman zion ospitalearen Al Yassine eraikineko suteetarako eskailera baten azken eskailburuari, hain zuzen ere, kazetariek zuzenekoak egiteko erabili ohi zuten guneari.
Birritan egin zuten eraso israeldarrek. Lehen bonbardaketan Al Masri hil zuten, eskaileran bertan lanean ari zenean. Kideak eta erreskate taldeko profesionalak laguntzera joan zirenean bigarrenez su egin eta horiek ere hil zituzten.
Bigarren bonbardaketa zuzenean eman zuen Egiptoko Al Ghad telebista kateak, lehenaren berri ematen ari zen bitartean, eta irudi latzek agerian utzi zuten erabat neurtutako ekintza izan zela.
Nasser ospitalea «gune gorri» gisa izendatuta dauka Israelek; beraz, bertan lan egitea benetan arriskutsua da. Hil dituzten bost kazetariak kanpin-dendetan bizi ziren eta batera egon ohi ziren seguruago sentitzeko.
Al Mawasin hildako kazetariari dagokionez, Hasan Douhan zuen izena eta Al Hayat egunkarirako lan egiten zuen.
Israelgo Armada kazetarien aurkako eraso zuzenak burutzen ari da eta asko hil dira dagoeneko. Duela gutxi hil zituzten Al Jazeerako Anas al Sharif eta Mohammed Qreiqeh kazetariak eta Ibrahim Zaher, Mohammed Noufal eta Moamen Aliwa kamerariak, eta Sahat plataforma digitaleko Mohammed Khalidi.
Maiatzean Mugarik Gabeko Kazetariak GKEak Nazioarteko Zigor Auzitegiari eskatu zion palestinar kazetariak biktima gisa ager daitezela Israel gerra krimenak egiten ari den zehazteko abian duen ikerketan , ez lekuko gisa soilik.
Gaur egun Gazako kazetariak dira bertan gertatzen ari denaren berri ematen duten bakarrak, Israelek ez baitio nazioarteko prentsari sartzen uzten, sarritan eskatu bazaio ere.
Atzerriko Prentsaren Elkarteak (FPA) azalpenak eskatu zizkien Israelgo Armadari eta Benjamin Netanyahu lehen ministroari. «Atzerriko Prentsaren Elkartea suminduta eta shock egoeran dago», adierazi zuen elkarteak ohar batean. «Kazetari gehiegi hil ditu Israelek Gazan, justifikaziorik gabe», azpimarratu zuen FPAk.
ISRAELEN AITZAKIAK
Israelgo Gobernuak ospitalearen kontrako erasoa aldarrikatu zuen eta atsekabea agertu zuen «behar ez zen pertsonei egindako edozein kaltegatik». Alde horretatik, armadak esan zuen «inola ere» ez diela kazetariei nahita eraso egiten, hainbat eragile eta erakundek, haien artean NBEk, zabaldutako datuak ukatuz.
Izan ere, 62.700 palestinar baino gehiago hil dira Gazako Zerrendan, Israelek 2023ko urrian abiatutako erasoaldi militarraren ondorioz. Benjamin Netanyahuren Gobernuak operazio horiek areagotzea adostu du, besteak beste, Gaza hiriaren kontrola lortzeko.
Egoera honen aurrean, Gazako Gobernuak «berehalako eta premiazko» neurriak hartzeko eskatu dio nazioarteko komunitateari: «Netanyahuk eta bere Gobernu terroristak nazioarteko zuzenbidearekiko eta itun humanitarioekiko mespretxua erakutsi dute berriro, nazioarteko komunitateari eta NBEri desafio eginez, mediku zibilen zentro bati nahita eraso egiteagatik eta nazioarteko zuzenbide humanitarioak babestutako taldeak hiltzeagatik».
NBEREN ERANTZUNA
Philippe Lazzarini Nazio Batuen Errefuxiatu Palestinarren Agentziako (Unrwa) buruak salatu zuen Israelek «azken ahotsak isilarazten» jarraitzen duela.
«Kazetari gehiago hil dituzte, isilean hiltzen diren haurrei eta goseteari buruzko azken ahotsak isilarazteko. Munduaren axolagabekeria eta gelditasuna zirraragarriak dira», esan zuen X-n idatzitako mezu batean.
Lazzarinik eskatu zuen Israelek Gazarako lurreko pasabideak ireki ditzala, inolako mugarik gabe, gosetea amaitzeko eta kazetariak eta osasun-langileak babesteko. «Borondate politikorako garaia da», gaineratu zuen.
Tedros Adhanom Ghebreyesus Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendari nagusiak eta Mugarik Gabeko Medikuek (MSF) ere kritikatu zuten Israelek egindako eraso «izugarria».
«Sumindu egiten gaitu Israelgo indarrek osasun-profesionalei eta kazetariei zigorrik gabe erasotzen jarraitzeak», adierazi zuen Jerome Grimaud MSFren Gazako Larrialdietako koordinatzaileak ohar batean. «Israelek nazioarteko zuzenbidea saihesten jarraitzen duen bitartean, bere kanpaina genozidaren lekuko bakarrei nahita erasotzen ari da».
El jefe del «Tsahal» israelí insiste en un acuerdo
El jefe del Ejército de Israel (Tsahal), Eyal Zamir, insiste en que el Gobierno de Netanyahu acepte el acuerdo para la liberación de los rehenes y su intercambio por prisioneros palestinos en un alto el fuego de 60 días, un pacto que «se encuentra sobre la mesa», recuerda.
Zamir lanzó este nuevo llamamiento a Netanyahu durante una visita a la base naval de Haifa, en el norte de Israel, y reivindicó el papel del propio Ejército para que se dieran las condiciones para este pacto.
En este sentido, y pese a asegurar que sus fuerzas «son capaces» de ocupar la ciudad de Gaza «con éxito» algo que contrasta con sus advertencias anteriores sobre riesgos de la operación, reiteró que puede suponer una «grave amenaza para la integridad física de los rehenes» e instó a dar el visto bueno a un acuerdo que ya cuenta con el respaldo del Movimiento de Resistencia Islámica (Hamas).
Así las cosas, las discrepancias tácticas entre el primer ministro israelí y la cúpula militar vuelven a quedar de manifiesto, aunque de momento Netanyahu impone su criterio, que tiene la ocupación de Ciudad de Gaza como próximo y terrible movimiento. GARA
Netanyahu ofrece ahora la zanahoria a Líbano
El primer ministro de Israel, Benjamin Netanyahu, celebró la aceptación por parte del Gobierno libanés de la propuesta estadounidense para desarmar al partido milicia chií Hizbulah y prometió, en caso de que Beirut cumpla ese anuncio, reducir, pero de manera gradual, la ocupación militar israelí en el sur del territorio libanés. «Si las fuerzas de seguridad libanesas toman medidas para desarmar a Hizbulah, Israel tomará medidas recíprocas, incluida una reducción gradual de la presencia de las FDI (Ejército israelí) en coordinación con EEUU», señaló.
Netanyahu, que lanzó una operación para descabezar a Hizbulah bombardeando el país vecino y ocupando parte de su territorio, no tuvo empacho alguno en asegurar que «esta decisión marca una oportunidad para que Líbano recupere su soberanía (sic), restaure las instituciones estatales, el Ejército y el Gobierno sin la participación de actores no estatales».
El presunto criminal de guerra añadió que Israel apoyará a Líbano en este nuevo proceso y destacó el «importante paso» que han dado sus autoridades, entre ellas el presidente, Joseph Aoun, (cristiano), y el primer ministro, Nawaf Salam (suní).
A principios de agosto, el Gobierno libanés aprobó la propuesta de EEUU para desarmar a Hizbulah, que ya advirtió de que actuaría como si tal plan no existiese, como parte del precario acuerdo de alto el fuego entre la milicia chií e Israel, pactado en noviembre de 2024.
El plan insta a Líbano a adoptar las «medidas necesarias» para aplicar su plena soberanía en todo su territorio, el monopolio de la fuerza, garantizar el alto el fuego pactado en noviembre de 2024 y que Israel incumple al no retirarse y bombardear objetivos en Líbano periódicamente y poner fin a la presencia armada de todas las fuerzas no estatales, incluida Hizbulah, que ya ha advertido del riesgo de una nueva guerra civil como la que asoló el País de los Cedros entre 1975 y 1990. GARA
(Puede haber caducado)