Demagogia eta morala

Gara, Surflari ernegatua, 05-08-2025

Gizarte eskas honetan beti ahulek irabazten dutela eta gainontzekoak, haien mailan egoteko, mailaz jaistera behartuak gaudela badiot, ez dut ezer berririk esaten. Adibidez, haurren jantokian edo herri bazkari batean alergiaren bat duen norbait bada, edo glutenik jaten ez duena, edo barazkijalea, edo auskalo beste zein arazo duen norbait, gainontzekoak, alegia, lehen gehiengo ziren “normalak”, egoera berrira egokitu beharko dira, jende “arrunta” egokitzeko gai baita, besteak dira inoiz egokituko ez direnak, eta inoiz gustura egongo ez direnak, eta horretarako, eskubidea bakarrik ez, boterea ere badute, egungo gizarte ereduak babesten dituelako.

Beti beldurrez, beti arazoak azpimarratzen, baita ez dauden lekuan ere, putzu txikiak itsaso bilakatzen, eta zerbait esaten diegunak homofoboak, matxistak, arrazistak eta ezagutzen ez ditudan esanahiak dituzten beste hainbat gauza gara. Ahulak indarra badu, batez ere, demagogian nagusi delako da. Ez du axola irainak esandakoarekin lotura duen, markoz aldatzea nahikoa da. Metodo bikaina da. «Haragia jatea maite dut vs faxista zara!», «nahiago dut euria eguzkia baino vs arrazista zara!», eta abar. Hori da gaur egungo eztabaida maila.

Demagogia eta morala, ezkerraren gainbehera, eta zentzuzko herritarren lurperatzea. Demagogia, bi esaldi baino gehiagoko erantzunak onartzen ez dituen markoa ezartzen duelako, eta morala, zentzuzko eztabaida eragotzi eta aurreiritzi faltsuen markoa lehenesten duelako.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke
Concentración en Bilbo en apoyo a los manteros: «Queremos trabajar sin ser discriminados»
Concentración en Bilbo en apoyo a los manteros: «Queremos trabajar sin ser discriminados»
Piden al Parlamento navarro incluir Mina Muga en la investigación sobre adjudicaciones
Piden al Parlamento navarro incluir Mina Muga en la investigación sobre adjudicaciones
Nietzsche arrazistatzat jo zuten, juduek moralaren bitartez ahula indartsu eta indartsua ahul bilakatu zirela esan zuelako. Ahulak indartsuari «jotzea gaizki dago» esaten dio, indartsuak ezin du indarra erabili, eta ezdeus bilakatzen da. Ordea, ahulak bai, kontrakoa dioen arren, indarra erabiltzeko eskubidea du, morala, bere neurrira eraiki duelako. Tira, gehiegi nahasten ari naiz. Dei iezadazue nahi duzuena, arrazista, homofoboa, baboa, motza, buru handia edo oiloa, baina Nietzscherekin ados nago. Edozein irain ongi etorria izango da, “eskasa” ezik, ez baita egia.

Eskas batek medusa bat ikusi duela salatzen badu, bi kilometro eta erdiko hondartza oso bat ixten da gaur egun. Kakatiak bainua hartzeko beldur direnez, gainontzeko guztiei bainua debekatzen digute. Hamar medusa baino gehiago behar omen dira bi kilometroko hondartza ixteko. Medusen ziztada baino zerbait gehiago merezi dugu, ea esnatzen garen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)