Goi Erriberan jarri asmo duten etorkinen etxea arbuiatu dute

Berria, 07-09-2006

erredakzioa

Gasteiz

Goi Erriberako (Araba) Castillo Sopeña herrian Foru Aldundiak zabaldu nahi duen adingabeko etorkinen etxea ez dute begi onez ikusten alderdi politiko gehienek ezta inguruko herritarrek ere.

Izan ere, iragan astean Arabako Foru Aldundiak herrialdean dauden adingabeko etorkinak herri txiki horretara eramango zituela adierazi zuenetik kritikak besterik ez ditu jaso. Batetik, Goi Erriberako bizilagunek manifestazioa egin zuten egoitza zabaltzearen kontra eta sinadura bilketa hasi dute. Udala ere asmoaren aurka azaldu da.

Bestetik, EAk, EAJk, PSE – EEk eta EB – Berdeek adierazi dute lekua ez dela aproposa.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)