Hernani
Berria, , 01-07-2025Victor Hugo handiak 1830ean aurkezturiko
Hernani
izeneko antzerkiak erromantikoen eta klasiko zaleen arteko pataska famatu baten ildoa ireki zuen. Balzacek, adibidez, suge – saltsan busti lumaz egin zion kritika garratza. Baina ez nator teatro puska hori oroitaraztera, baizik eta Gipuzkoako Hernani hirian bertan, duela zenbait egun, piztu den
pataska
larriaren berriak nigan sortu duen zirrara aipatzera: Jondoni Joaneko gauean hernaniar gazte talde batek zortzi bat magrebtar ehizatu eta zafratu zituen. Alkohola eta ideologia nazionalista uztartzen direnean behialako antzerkiak mingots bihurtzeko arriskua dauka…
Abertzaleon kulturan, gaitz eta min guzien iturria da
kanpotarra
: gazteentzat diren etxebizitzak diru – truk
ebasten
dituzte, iparraldean BN alderdiarentzat bozkatzen dute, euskaldunok eskuin muturrari boza emateko gai ez bagina bezala, gure burujabetasunerako eskubidea zalantzan jartzen dabiltza eta ez dute euskararik ikasten integratzeko beren nahikunde eza argi utziz. Diskurtso nazionalisten azken muga xenofobia letala da, eta, muga hori gaindituz gero, edozer gerta daiteke, Chicagon, Parisen edota Hernanin!
(Puede haber caducado)