Geratzeko baimena eman diete Santurtziko portuan dauden ezkutuko hiru bidaiariei
Baimena jaso arren, ez da neurria gauzatu epaileari oniritzia eskatu diolako Bizkaiko Ordezkariordetzak
Berria, 05-09-2006Hilabeteon sinatuko du Jaurlaritzak etorkinak hartzeko protokoloa
Kanariar Uharteetara heltzen ari diren etorkinak hartzeko protokoloa hilabete honetan sinatuko dutela Espainiako Gobernuarekin adierazi zuen atzo Roberto Marro Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendariak. Dena den, Marrok ez zuen zehaztu zenbat izango diren Euskal Autonomia Erkidegoak hartuko dituen etorkinak. «Euskadik etorkinak hartzeko daukan gaitasunarekin bat etorriko da azken kopurua».
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak etorkin adingabeak hartzeko aukera dutela hitz egiten ari da aspaldian, baina Marrok esan zuenez, orain arte hitz egindakoaren arabera pertsona helduak izango dira guztiak. «Adingabekoak baletoz, Aldundiekin koordinazioan jardungo genuke, horien ardura beraiena delako beti».
(Puede haber caducado)