Zazpi ontzitan 550 etorkin iritsi dira Kanariar Uharteetara erredakzioa
Berria, 03-09-2006erredakzioa
Kanariar Uharteetako kostaldera gutxienez 550 immigrante iritsi ziren atzo zazpi ontzitan. Lehenengo 151 etorkinak La Gomera eta El Hierro uharteetara iritsi ziren. Tartean lau adingabeko zeuden. Handik gutxira, Tenerifera beste 75 immigrante iritsi ziren. Tenerifera beste bi txalupa ere ailegatu ziren 120 etorkinekin. Gran Canariara, berriz, bi ontzi iritsi ziren 218 pertsonekin.
Salbamenduetarako ontzi batek 208 etorkin aurkitu zituen itsasoan noraezean. Itsasertzeraino eraman zuten txalupa. Gurutze Gorriaren arabera, immigranteek osasun arazoak zituzten eguzkiak eragindako erredurak zirela eta. Hala ere, ez zuten inor erietxera eraman behar izan. Segurtasun indarrek jakinarazi zuten datozen orduetan beste bi txalupa dira iristekoak.
Aurtengo urtarrilaz geroztik, 20.000 etorkin inguru ailegatu dira Kanarietara. Gobernuak hondamendi humanitariotzat jo du egoera.
(Puede haber caducado)