BEGIRADA Migrante-ehiza arau, Estatu Batuetatik harago
Gara, , 23-04-2025Politika atzerakoiei atea irekitzeak horiek hedatzea dakar. AEBn eta, maila apalagoan baina denbora luzeagoz, Europan indarrean den migrante- eta errefuxiatu-ehiza hedatzen ari da munduko beste toki batzuetara; besteak beste, Pakistanera. Islamabadek jatorri afganiarreko 800.000 pertsona kanporatu nahi ditu hilabete amaierarako, horretarako erresidentzia-baimenak bertan behera utzi eta gero. Irudian, kanporatuko dituzten afganiarren maletaz eta ondasunez betetako kamioiak, bi herrialdeen arteko mugan.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)