«Egun batetik bestera, ustez irabazita genituen eskubideak atzera bota daitezekeela ikusi dugu»

Larunbatean feminismoak Euskal Herriko kaleak hartu zituen, faxismoaren aurka egin eta aliantzak aldarrikatzeko. Aldarrikapen horiek Oihana Etxebarrietak, EH Bilduko Idazkari feministak, NAIZ irratira ekarri ditu, eta aurretik dugun bideaz ere hitz egin du.

Gara, Aritz Santamaria - Peli Lekuona, 11-03-2025

Martxoaren 8an Euskal Herriko Mugimendu Feministak kaleak hartu zituen, eta NAIZ irratian eskuin muturraren zein jarrera erreakzionarioen gorakada salatu ditu Ohiana Etxebarrietak, EH Bilduko Idazkari Feministak: «Egun batetik bestera ustez irabazita genituen eskubideak atzera bota daitezkeela ikusi dugu».

Aldaketa horiek sufritzen lehenak «emakumeak, pertsona migranteak eta LGTBI kolektiboko kideak» direla salatu du. Egoera honen aurrean, aliantzak egin behar dira, baina «beste leku batera begiratu gabe». Instituzioei interpelazio zuzena egin die: «Garrantzitsua da norbanakoa non kokatzen den, baina fokua instituzioetan ere jarri behar dugu».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)