Tubacexeko eztandan zauritutako 17 langileak tragediatik gertu izan dira
Istripua izan duten 17 langileetako bat da Pozo, eta azaldu du enpresari askotan eskatu diotela gehiago inbertitzeko bai mantentze lanetan bai prebentzio neurrietan
Berria, 31-08-2006erredakzioa
Donostia
Langile bat zendu zen herenegun Beasainen, mendia garbitzen ari zela. Osalanek atzo eman zuen istripuaren berri. Pinu bat mozten ari zen eta, bat batean, enborra gainera jausi zitzaion. Kolpe latza hartu zuen 33 urteko errumaniarrak. Bat – batean hil zen.
Auzitegiko medikuak ezin izan zuen istripuaren gunera iritsi, eta suhiltzaileek jaitsi behar izan zuten gorpua menditik. Beste lankide batzuekin ari zen behargina, baina bera izan ezik, inork ez zuen zauri larririk jasan.
Herenegungo istripua aintzat hartuta, gutxienez 64 langile hil dira Euskal Herrian urtarriletik hona. Sindikatuek salatu dute baldintza eskasak sufritzen dituztela langile askok. Gaitzetsi dute, halaber, batez ere azpikontratetan gertatu direla lan heriotzak azkeneko boladan, eta etorkinak direla hildako asko eta asko.
Orain aste bi, esaterako, Ekuadorreko behargin bat hil zen Uztegin. Hori ere mendian.
(Puede haber caducado)