Espainiak dio ezkutuko bidaiarien egoera argitu arte, ontzia ez dela portutik aterako

Ezkutuko bidaiari bat berriz ere erietxera eraman behar izan dute, osasun egoeragatik

Berria, 30-08-2006

asier iturriagaetxebarria

Bilbo

Burundiko ezkutuko bidaiari batek lortu du asilo eskaera aintzat hartzea

Tanzaniako eta Kongoko hiru bidaiariek ez bezala, haiekin batera Agiasma ontzian zihoan Burundiko ezkutuko bidaiari batek joan den larunbatean lortu zuen Espainiako Gobernuak bere asilo eskaera aintzat hartzea. Beste ezkutuko bidaiariak bezala, joan den apirilean sartu zen Agiasma ontzian, eta itsasoan lau hilabete egin ostean, lur hartzeko baimena eman zion Espainiako Gobernuak.

Espainiako Gobernua orain Burundiko ezkutuko bidaiarien asilo eskaera aztertzen ari da. Espainiako Gobernuak erabakiren bat hartzen duen bitartean, CEAR errefuxiatuei laguntza emateko elkartea ari da zaintzen eta laguntzen. Javier Galparsoro CEAReko abokatua haserre agertu zen atzo, Agiasma ontzia Genoako (Italia) eta Lisboako (Portugal) portuetan izan delako Bilbora heldu aurretik, eta agintari bat bera ere ez delako gai izan ezkutuko bidaiariekin hitz egiteko orain arte. «Gizakiaren eskubideak edozeren aurretik ipintzen dituen Europan oraindik horrelako gauzak gertatzea lotsagarria da», salatu zuen.

 

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)