Gipuzkoako Haurrak Babesteko Zerbitzuak 1.162 haur jaso ditu

Berria, 26-08-2006

erredakzioa

Donostia

Gipuzkoako Diputazioaren menpe dagoen Haurrak Babesteko Zerbitzuak iaz babesa behar zuten 1.162 haur jaso zituen. Honako egoera hauetan dauden haurrak zaintzen ditu: haurraren arduradunen «arduragabekeria» jasan duten edota tratu txar fisiko eta psikologikoa jasan duten adingabeak; arauren bat hautsi duten haurrak (normalean fiskaltzak bideratzen ditu); eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrak.

146 ETORKIN. Iaz, Diputazioak babesik gabe zeuden 146 etorkin adingabe jaso zituen. Horretarako, lau zentro ditu: Loistarain, Zikuñaga, Urnieta eta Tolosa. EHUko Psikologia Sailarekin elkarlanean lan talde bat osatu dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)