300 etorkin iritsi dira Italiako Lampedusa uhartera

Berria, 26-08-2006

300 etorkin iritsi dira Italiako Lampedusa uhartera

ERROMA Europara iritsi nahi duten etorkinen emaria etenik gabea da Lampedusa uhartean (Italia). Ostegun gauean 300 iritsi ziren. Askok erreskate taldeen laguntza behar izan zuten. Iritsitako Sierra Leonako bikote batek egunotako bigarren ahalegina zutela azaldu zuen. Aurrekoan beraiekin ontzian zihoazen hiru ume – – bat beraiena zuten – – hil zirela kontatu zuten. Siziliara ere ostegunean 28 etorkin iritsi ziren, bat hilotz zen lehorrera iritsi zenerako.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)