Lampedusan hamar etorkin hil dira, txalupa hondoratuta

Italiara 120 etorkin iritsi dira; bi egunean 833 ailegatu dira Kanariar Uharteetara

Berria, 20-08-2006

ane azurmendi

Ehun etorkin inguru zeuden ontzi bat hondoratu egin zen atzo goizaldean Mediterraneo itsasoan. Italian izan zen istripua, Lam – pedusa uhartetik gertu. Txalu – pan zihoazen hamar etorkin hil ziren itota. Horietaz gain, ontzi berean zihoazen 70 pertsona in – guru atera zituzten itsasotik, egoera onean guztiak. «Bila jarrai – tu dugu, baina ez dakigu jende gehiago dagoen ala ez», azaldu zuen Palermoko segurtasun in – darretako arduradunak. «Itsa – sotik onik ateratakoen arabera, badirudi oraindik jendea desa – gertuta dagoela», azaldu zuen. Italiako komunikabideek esan zutenez, ontzian 120 lagun zihoazen. Beraz, datu horien arabera, 40 pertsonak desagertuta jarraitzen dute.

Ontzia atzo goizaldean ikusi zuen Italiako armadak. Aurkitu eta hamar minutura hondoratu zen txalupa. Oraindik ez dakite zergatik hondoratu zen. Badirudi ez dela eguraldi txarrarengatik izan.

BI EGUNEAN 833 ETORKIN KANARIETARA. Bi egunean 833 etorkin iritsi dira Kanariar Uharteetara. Herenegun La Gomera eta Tenerifera 512 imigrante iritsi ziren. Atzo goizaldean, berriz, Saharaz hegoal – deko herrialdeetako 80 pertsona iritsi ziren. Txalupan hiru adingabe zihoazen. Bidaiarietako bat ospitalera eraman behar izan zuten. El Hierro irlara 132 etorkin iritsi ziren, eta bi ospitalera eraman zituzten, hipotermia eta erredurak zituztelako. Bestalde, La Galleta hondartzara, Tenerife hegoaldera, beste ontzi bat iritsi zen atzo. Ontzia bere kabuz ailegatu zen, 109 etorkinekin. Horien artean zazpi adingabe. Bidaiarietako bat gaizki iritsi zen, deshidratazioak eragindako sintomekin. Horregatik, medikuek hondartzan bertan artatu behar izan zuten.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)