Italiako Lampedusa irlara 231 immigrante ailegatu dira

Berria, 19-08-2006

ERREDAKZIOa

Italiako Lampedusa uhartera 231 etorkin iritsi ziren atzo. Kostazainen laguntzarekin ailegatu ziren, 15 metroko ontzi batean. Lampedusa hegoaldean aurkitu zuten ontzia. Eguraldia zela – eta, lanak izan zituzten etorkinengana heltzeko. Italiako Barne Ministerioaren arabera, aurten dagoeneko 11.000 etorkin iritsi dira Italiako hegoaldeko kostara.

Bestalde, Kanarietara 169 etorkin iritsi ziren atzo bi ontzitan. Denak Los Cristianos portuan lehorreratu ziren. Lehenengo ontzian 89 etorkin zihoazen; gizonezkoak guztiak, eta osasuntsu. Tartean bi edo hiru adingabe. Ontzia herenegun aurkitu zuten uhartetik 100 miliatara.

Bigarren ontzia atzo iritsi zen 80 immigranterekin, horiek ere osasun egoera onean ailegatu zirela azaldu zuten agintariek. Azkenik, hirugarren ontzi bat uhartetik 65 miliatara ikusi zuten atzo. Bart gauean zen iristekoa Kanarietako kostaldera.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)