Kanarietara 81 immigrante ailegatu dira, horietako bi hilik
Berria, 18-08-2006erredakzioa
Ontzi batek 81 etorkin salbatu zituzten atzo Kanariar Uharteen hegoaldean. Bi hildako eta hiru zauritu ere aurkitu zituzten txalupan zihoazen etorkinen artean. Zaurituak, baina, ez daude larri. Immigrante guztiak Saharaz hegoaldeko herrialdeetatik joandako gizonezkoak dira. Oraindik ez dakite zenbat denbora zeramaten itsasoan, eta ezta nondik atera ziren ere.
KRISIA KANARIETAN. KANARIAR UHARTEETAKO PRESIDENTE ADAN MARTINEK IMMIGRAZIOAREN ARAZOA AZTERTUKO DUEN KRISI KABINETEA SORTZEKO ESKATU DIO ESPAINIAKO GOBERNUARI. MARTINEN USTEZ, EGOERA OSO LARRIA DA. IZAN ERE, URTEA HASI ZENETIK 16.000 ETORKIN IRITSI DIRA KANARIAR UHARTEETARA. ADAN MARTINENTZAT ARAZOA EUROPARENA DA. HORI DELA ETA, ADIN TXIKIKO ETORKINAK ZAINTZEAZ EUROPA OSOAK ARDURATU BEHARKO LUKEELA DIO. URTEAN 18 MILIOI EURO BIDERATZEN DITUZTE KANARIEK HAIEN BEHARRAK ASETZERA, ETA MARTINEN ARABERA, HAIEK EZ DUTE HORRELA JARRAITZEKO NAHIKOA BALIABIDE.
(Puede haber caducado)