Frantziako Asanbleak atzera bota du Asilo eta Immigrazio Lege proiektua

Berria, Oihana Teyseyre Koskarat, 11-12-2023

Frantziako Asanblean hasi bezala bukatu da Asilo eta Immigrazio Lege proiektuaren inguruko eztabaida. Diputatu ekologistek zentsura mozio bat aurkeztu dute, eta diputatuen gehiengoak alde bozkatu du: ezkerreko diputatuen bozez gain, Errepublikanoen eta Batasun Nazionalaren bozak bildu dituzte. 270 boto izan dira zentsura mozioaren alde, eta, 265, kontra. Ezustekoa eragin du gertatutakoak.

Hala, bertan behera gelditu da asteotan egitekoa zuten eztabaida. Halere, Frantziako Gobernuak oraindik baditu bideak legea pasarazteko. Batetik, Senatura igortzen ahal dute berriz testua, gero berriz Asanbleara heltzeko, baina arriskua da orain gertatutakoa errepikatzea. Bigarren aukera da Senatuaren eta Asanblearen arteko batzorde misto bat osatzea eta erdibideko testu bat adostea. Azken aukera da Asanblearen zentsura mozioa errespetatu eta lege proiektua bertan behera uztea.

«Zintzoekin zintzoak» eta «gaiztoekin gaiztoak» izateko helburua du Asilo eta Immigrazio Lege proiektuak, haren bultzatzaile Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroaren hitzetan. Papergabeen kontrako legerik «gogorrena» dela uste dute haien laguntzarako elkarteek. Eskuinak eta eskuin muturrak uste dute legea ez dela aski errepresiboa.
Darmaninen porrota

Zenbait adituren ustetan, Frantziako Gobernuarentzat eta, zehazkiago, Darmaninentzat, porrot politiko bat da lege proiektu horren ibilbidea oztopatu izana. Nejma Brahim Mediaparteko kazetaria honela mintzatu zen BERRIAn, duela zenbait egun: «Legeak ez gehiengorik lortzea porrota litzateke Darmaninentzat 2027rako [Frantziako] lehendakaritzarako hauteskundeei begira». Frantziako oreka politikoan eragina izanen du, beraz, haren lege proiektuaren kontrako zentsura mozioak.

PS Frantziako Alderdi Sozialistak garaipentzat jo du gertatutakoa. Aldi berean, Batasun Nazionalak ere txalotu du legearen eztabaida eten izana, «immigrazio masiboari aurre egiteko».Frantziako Asanblean hasi bezala bukatu da Asilo eta Immigrazio Lege proiektuaren inguruko eztabaida. Diputatu ekologistek zentsura mozio bat aurkeztu dute, eta diputatuen gehiengoak alde bozkatu du: ezkerreko diputatuen bozez gain, Errepublikanoen eta Batasun Nazionalaren bozak bildu dituzte. 270 boto izan dira zentsura mozioaren alde, eta, 265, kontra. Ezustekoa eragin du gertatutakoak.

Hala, bertan behera gelditu da asteotan egitekoa zuten eztabaida. Halere, Frantziako Gobernuak oraindik baditu bideak legea pasarazteko. Batetik, Senatura igortzen ahal dute berriz testua, gero berriz Asanbleara heltzeko, baina arriskua da orain gertatutakoa errepikatzea. Bigarren aukera da Senatuaren eta Asanblearen arteko batzorde misto bat osatzea eta erdibideko testu bat adostea. Azken aukera da Asanblearen zentsura mozioa errespetatu eta lege proiektua bertan behera uztea.

«Zintzoekin zintzoak» eta «gaiztoekin gaiztoak» izateko helburua du Asilo eta Immigrazio Lege proiektuak, haren bultzatzaile Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroaren hitzetan. Papergabeen kontrako legerik «gogorrena» dela uste dute haien laguntzarako elkarteek. Eskuinak eta eskuin muturrak uste dute legea ez dela aski errepresiboa.
Darmaninen porrota

Zenbait adituren ustetan, Frantziako Gobernuarentzat eta, zehazkiago, Darmaninentzat, porrot politiko bat da lege proiektu horren ibilbidea oztopatu izana. Nejma Brahim Mediaparteko kazetaria honela mintzatu zen BERRIAn, duela zenbait egun: «Legeak ez gehiengorik lortzea porrota litzateke Darmaninentzat 2027rako [Frantziako] lehendakaritzarako hauteskundeei begira». Frantziako oreka politikoan eragina izanen du, beraz, haren lege proiektuaren kontrako zentsura mozioak.

PS Frantziako Alderdi Sozialistak garaipentzat jo du gertatutakoa. Aldi berean, Batasun Nazionalak ere txalotu du legearen eztabaida eten izana, «immigrazio masiboari aurre egiteko».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)