Gutxienez 16 etorkin hil dira itsasoan, Kanariar Uharteetara bidean zihoazela
Bi egunetan seiehundik gora etorkin iritsi dira Kanarietara; kontrol neurriak indarrean dira jada
Berria, 12-08-2006arantxa elizegi
Kanariar Uharteetara zihoazen beste asko bezala. Baina bidaia ez zen espero bezala amaitu. Mauritaniako nahiz Espainiako giza laguntzaileen arabera, ontzian zeramaten gas bonbona lehertu egin zen eta horren ondorioz 13 pertsona hil ziren. Hiru erietxera eraman behar izan zituzten, leherketak eragindako zauriak zirela eta. Baina alferrik, ospitalera iritsi eta gutxira hil ziren hirurak. Ontzian beste 97 pertsona zihoazen.
Mauritaniako Poliziak, baina, oso bestelako bertsioa eman zuen. Jahfhu Uld Amar poliziaburuaren esanetan, gosez eta egarriz hil ziren etorkinak. «Etorkinetako 11 uretara jaurti zituzten hil zirenean. Biren gorpuak ontzian aurkitu genituen, eta beste hirurak erietxean hil ziren. Larri zeuden oso». Mauritaniako segurtasun indarrek aurkitu zituzten etorkinak herrialdearen kostaldean, nora ezean. Hamabost egun zeramatzaten itsasoan galduta eta Saharaz hegoaldeko herrialdeetakoak ziren guztiak.
EHUNKA ETORKIN KANARIETARA. Immigranteak etengabe ari dira iristen Kanariar Uharteetara. Herenegun ezkeroztik, seiehundik gora etorkin iritsi ziren. Atzo bi ontzi ailegatu ziren, 79 pertsonekin lehena eta 78rekin bigarrena. Azken horretan hiru adingabe zihoazen.
Bestalde, atzo hasi jarri zituzten indarrean Europako kostalderako kontrol neurriak. Aurrerantzean mugen kontrolerako Europako agentzia (Frontex) arduratuko da Afrika eta Europa arteko itsasoa zaintzeaz. Dena den, atzo patruilek ezin izan zuten Senegalgo uretan sartu, Europako ordezkaritzak ez duelako oraindik akordiorik lortu herrialde hartako Gobernuarekin.
Europako Segurtasun, Askatasun eta Justizia komisario Franco Frattinik historikotzat jo du Frontex lanean hasi den eguna. Haren iritziz, Europako estatu kideen arteko elkarlanaren erakusgarri da agentziaren lana. Aldi berean, nabarmendu du Frontex laster izango dela Senegalgo uretan ere.
(Puede haber caducado)