BIZILAGUN BAZKARIAK, AZAROAREN 19AN
Gara, , 25-10-2023Aurten ‘‘Mahai istorioak’’ lelopean, azaroaren 19an izango dira Bizilagunak proiektuaren kulturarteko bazkariak. Bertako familiak eta migratzaileak bilduko dira berriz ere, «izan daitezkeen estereotipoak eta aurreiritziak hausteko».
Bizkaian eta Araban data berean ere egiten den arren, Donostiako Udalak aurkeztu zuen ekimena atzo. Inklusio eta Berdintasun zinegotzi delegatu Cristina Lagek aurtengo edizioaren nondik norakoak eman zituen, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Silvana Lucianirekin eta ekimeneko aurreko edizioetako parte hartzaileekin batera.
Bizilagunak ekimenak familia autoktonoak eta migratzaileak biltzen ditu igandeko bazkari baterako, horrela «topaketarako eta harremanetarako» gune bat sortzearren.
Izena emateko epea azaroaren 13ra arte zabalik egongo da. Gipuzkoan, Donostiaz gainera, Buruntzaldean, Oarsoaldean, Tolosaldean, Goierrin, Debagoienean, Urola Garaian eta Debabarrenean ere egingo dira topaketak. Atzoko aurkezpenean azaldu zutenez, familia kontzeptua zentzu zabalean ulertzen dela, lagun taldeek edo pisukideek mahaia parteka dezakete.
(Puede haber caducado)