Agharas elkarteak salatu du Poliziak «gehiegizko neurriak» hartu zituela atxilotutako migratzaileekin
Berria, , 16-10-2023Espainiako Poliziak eta Barakaldoko Udaltzaingoak (Bizkaia) sarekada bat egin zuten irailaren 21ean, herriko zubi baten azpian «egoera irregularrean» bizi ziren migratzaileen aurka, eta Espainiako Atzerritar Legea urratzea egotzi zieten. Barakaldora heltzen diren pertsonei gizarte laguntza eskaintzen dien Agharas elkarteko boluntario bati azaldu ziotenez, gazteak identifikatu zituzten eta paperik ez zutenak Espainiako Poliziak Bilbon duen komisariara eraman zituzten, kanporatze txostena irekitzeko asmoz. Zazpi pertsona polizia-etxera eraman zituzten, elkarteko boluntarioak jakinarazi bazien ere pertsona horiek eguneroko formakuntza ikastaroetara eta Lanbiderekin zeukaten hitzordura joan beharra zutela.
Publizitatea
You can close Ad in 3 s
Migratzaile horiei kanporatze agindua ireki zietela eta, Agharas elkarteak gogora ekarri du bertan bizitzeko baimena ez edukitzea ez dela delitu bat, baizik eta huts egite administratibo bat, eta, beraz, salatu du aberriratzea «gehiegizko neurria» izan dela. Halako atxiloketek kalean bizi diren pertsonen «beldurra eta ezegonkortasuna» areagotzen dituela gaineratu du, eta haien osasun mentala kaltetzen dutela. Atzerritar Legeak halako neurriak onartzeak legeak behar duen aldaketa sakona agerian uzten duela iruditzen zaie.
Erakundeetara jotzeko deia egin zien Poliziak migratzaileei, lo egiteko toki bila ala gizarte zerbitzuetan hitzordu bila, baina Agharasek salatu du zerbitzu horiek guztiak gainezka daudela eta nabaria dela «baliabide eta tresna estrategikoen falta», pertsona gehiago ezin artatzeraino. Kalean bizi diren pertsonak atxilotzeak delinkuentziarekin lotzea dakarrela eta gizarte bazterkeria elikatzen duela adierazi du elkarteak, eta, oro har, pobrezia «gehiago kriminalizatzen» duela.
(Puede haber caducado)