Eskuinak gehiengoa galduko luke Polonian, bozen osteko lehen inkesten arabera

Berria, Edu Lartzanguren, 16-10-2023

«Poloniak irabazi du, demokraziak irabazi du», adierazi du Donald Tusk Poloniako Koalizio Zibikoko buruak, jarraitzaileen poz oihuen artean. «Sasoi txarren amaiera da hau, PiSen gobernuaren azkena da». Izan ere, Parlamenturako bozak egin zituzten atzo Polonian, eta litekeena da zortzi urtez egon den eskuineko agintea amaitzea, bozkatu osteko lehenengo inkesten arabera.

Galdeketen emaitzek diotenez, PiS Legea eta Justizia alderdi ultrakontserbadoreak bozak irabaziko lituzke, botoen %36,8 eskuratuta. Tusken koalizioak, berriz, %31,6 lortuko lituzke. Irabazi arren, porrot modukoak lirateke emaitzak eskuineko alderdiarentzat, ezingo bailuke gehiengoa osatu, eskuin muturrekoenekin koalizioa eginda ere. Haatik, askoz aukera gehiago lituzke Tuskek gobernua osatzeko. Izan ere, Tusken KO Koalizio Zibikoak beste bi indar txikiagorekin osa dezake gehiengoa, Ezkerrarekin eta Hirugarren Bidearekin.

«Lehen ministro sentitzen zara dagoeneko?», galdetu diote Tuskiri Poloniako telebistan. «Ez, ez… Gaur munduko pertsonarik zoriontsuena naiz, besterik gabe», erantzun du.

Donald Tusk Koalio Zibikoko burua, atzo, ospakizun giroan. PIOTR NOWAK / EFE
2023ko urriak 16 09:15 0

Parte-hartze datuei begiratuta, ikus daiteke gazteak ohi baino gehiago joan direla bozkatzera.

Edonola ere, inkestak inkesta, datu ofizialen zain daude poloniarrak, eta, horien arabera, %15 zenbatuta, PiS alderdiak botoen %41,1 eskuratu ditu, hau da, inkestetan baino bost puntu gehiago. Tuskek, berriz, %25,4. Gaur gauera arte edo bihar goizera arte ez dira zenbatuko boto guztiak.

PiSeko Mateusz Morawieckik bi legealdi egin ditu gobernuburu moduan, eta tarte horretan botere judizialaren, banku zentralaren eta telebista publikoaren gaineko kontrola handiagotu du. Horrez gain, migratzaileen aurkako erretorika gogortu du. Haren agintepean, abortatzeko eskubidea asko murriztu du Auzitegi Gorenak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)