Justiziaren aldeko martxarako deia egin dute ezkerreko eragileek

Justiziaren aldeko martxarako deialdi bateratua egin dute lekuko ezkerreko hainbat sindikatu, alderdi eta mugimendu politikok. Irailaren 23an, larunbatarekin, Baionan eman dute ibilaldi aldarrikatzailerako hitzordua.

Gara, Kazeta, 21-09-2023

Irailaren 23arekin, larunbatez, 10:30ean Baionako suprefeturatik abiatu eta hiriko herriko etxea izanen du helmuga «justiziaren aldeko martxak». Honetarako deialdi bateratua egin dute ezkerreko tokiko hainbat eragilek: CGT, FSU, Solidaires eta LAB sindikatuak, EH Bai eta Generations mugmendu politikoak, Europe Ecologie – Berdeak, Frantzia Intsumisoa, Langile Alderdi Independentea, NPA Pays Basque eta Attac erakunde altermundialistak, hain zuzen.

«Protesta sozial demokratiko eta ekologikoen errepresioaren kontra» eta, aldi berean, «arrazakeria sistemikoarekin zein poliziaren bortizkeriarekin bukatzearen» alde direla aldarrikatzea dute xede, baita «justizia sozial klimatikoa, feminismoa eta askatasun publikoak» babestea ere.

Horretara heltzeko eskatzen dituzten aldaketen artean, polizian erreforma bat egitea eta gazteriari eragiten dioten diskriminazioen zerbitzu bat sortzea galdegiten dute. Zerbitzu publikoak berrezarri eta elkarte zein gizarte zentroen finantzazioa ahalbidetuko duen inbertsio plan baten beharra azaleratu dute ere.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)