Larrialdi egoera Lampedusan

Gara, Alessandro SERRANO AFP, 15-09-2023

Gurutze Gorriak uharte italiar txikian 400 migrante baino gutxiago artatzeko espazioa dauka. Azken bi egunotan, ehun lehorreratze baino gehiagotan, 7.000 migrante inguru iritsi dira Lampedusara. Estatu frantsesak Italiarekin dituen mugen zaintza zorroztea erabaki du eta Alemaniak, bestalde, Italiatik doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei atea itxi die. Uhartean kritikoa da egoera, eta Europako Batasuneko gobernu garrantzitsuenen jarrera ozen salatu behar da. Giza eskubideen Europak ez du gizatasunik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)