Irun eta Hendaia arteko droneen aurkako garaipenak
El País, , 26-07-2023Atzerritarren Defentsarako Abokatuak elkarteak, Etorkinekin Diakite federazioak eta SOS Arrazakeriak bigarren garaipen bat lortu dute Irun eta Hendaia arteko droneen auziari dagokionez. Uztailaren 13an Paueko Auzitegiak, haien eskearen alde agertu, eta muga zaintzeko droneak erabiltzea debekatu zuen, eta atzo Frantziako Estatu Kontseiluak atzera bota zuen Pirinio Atlantikoetako Prefeturak aurkeztutako helegitea, droneen erabilera horrek «modu larrian erasotzen diolako» pertsonen bizitza pribaturako eskubideari.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)