Melillako hesian izandako sarraskiaren lehen urteurrenean ekimenak Baionan eta Donostian
Elkartasun taldeek deiturik, iaz Melillako hesia gainditzen hil ziren migratzaileen oroimenez ekimenak antolatu dituzte larunbatean Baionan eta Donostian. Europako Batasunaren migrazio politikak mugetan gertatzen diren heriotzetanduen erantzunkizuna agerian jarriko dute.
Gara, , 26-06-2023Melillako hesia gainditzeko ehuna migratzaileren saiakera benetako sarraskia bilakatu zen 2022ko ekainaren 24an.
Europako Batasunak ezartzen duen migrazio politikikari loturiko pasarte lazagarri horren lehen urtemuga kari mobilizazioak deitu dituzte Baionan eta Donostian.
PUBLICIDAD
Gobernuz Kanpoko Erakundeek salatu zutenez, Melillako sarraskia gisa ezagutzen den gertaeran 37 pertsona hil eta beste 77 zauritu eta desagertu ziren. Poliziak bilan hori apaldu egin zuen, 23 migratzaile hil zirela ziurtatuz.
Espainiar Gobernua bere ardurari ihes egiten saiatu bada ere –besteak beste BBC britainiar telebista kateak zabaldu zuen informazioari esker baieztatu zen tragedia «espainiar lurraldean» gertatu zela– Maroko zein Estatu espainarreko mugan polizien jokabide bortitza agerian jarri zuen gertakari lazgarria salatzeko eta hildakoen memoria atxikitzeko Baionako herriko etxearen aurrean ekimena deitu dute, ekainaren 24an, larunbatarekin, arratsaldeko 16.00etan.
Zehazki, «Manif’ekintza» elkarretaratzerako deia zabaldu du Etorkinekin-Diakite federazioak. «Europa gotorlekua, mugak hilgarriak» lelopean, ekainean zehar aipaturiko kolektiboak antolaturiko azken hitzordua izango da larunbatekoa.
Etorkinekin-Diakite, Ongi Etorri eta Irungo Harrera Sarearekin batera, beste hainbat eragilek –EELV, EH Bai, Ensemble, FSU, Generation ecologie 64, Generation.s, LAB, Solidaires, Bizi! eta Attac– «erbesterako bidean, bai Europara sartzerakoan, baita Europako Estatuen artean, Estatuek berek ezarritako traba eta mugengatik milaka errefuxiatuen heriotza» gertatzen dela salatu dute.
Larunbatean antolaturiko ekimenari begira deialdian oroitarazi dutenez, Melillako hesian gertaturiko sarraskia ez da azkena izan. Hala, Mediterranioan «inongo laguntzarik gabe, noraezean ibili zen 700 lagunez gainkargatutako itsasontzi baten hondoratzearen tragedia» ere izan dute aipagai. Horietatik ehun bat pertsona baizik ez ziren erreskatatuak izan bizirik.
Lehen, bigarren eta hirugarren mailako pertsonak
Bai Melillan iaz gertatu zen sarraskia baita Mediterraneoan bizi den egoera latza presente izan zituzten, halaber, ekainaren 24an Donostian (Alderdi Eder, 12.00etan) izanen den elkarretaratzeari begira joan zen ostegunean egin zuten agerraldian.
Donostiako portuan iragan zen prentsaurrekoan SOS Arrazakeriako Peio Aierbek eta Donostiako Harrera Sareko Garazi Montuschik bozeramaile lanak egin zituzten, Amnesty Internationaleko Jorge Corearekin eta Zehar Errefuxiatuekin elkarteko Elena Calvarekin batera, erakunde deitzaileen ordezkari gisa, besteak beste, Oxfam Intermon eta Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH).
«Lehen, bigarren edo hirugarren mailako pertsonen artean bereizketarik gabeko migratzaileei harrera egitea borondate politiko kontua da», salatu zuen Aierbek, eta datorren larunbatean kostalde espainolean edo Mediterraneoan pertsonen heriotza edo desagerpen «etengabea» gaitzesteko eskatu zien herritarrei.
Itsas salbamendu humanitarioak pairatzen duen jazarpena
Montuschik nabarmendu zuenez, Gipuzkoako hiriburuan eginen duten mobilizazioan ere itsas salbamendu humanitarioko erakundeek pairatzen duten «kriminalizazioa eta jazarpena» salatuko dute.
«Polizia kidegoak prestatzea eta sentsibilizatzea» eta «arraza-profileko polizia-identifikazioekin» eta «Irungo mugako kontrolekin» amaitzea dira Donostiako Harrera Sareko ordezkariak egin zituzten beste aldarrikapenetako batzuk.
(Puede haber caducado)