Faxismoa
Vox-en ekitaldiaren aurkako protestak egin dituzte Gasteizen eta Iruñean
Gasteizen, Ertzaintzak Ramon y Cajal kalea itxi zuen, baina manifestariak gerturatu dira ekitaldia egin den hotelera, «faxistak kanpora!» oihu artean. Ez da istilurik izan.
Berria, , 14-05-2023Udal eta foru hauteskundeetarako kanpainan ere ari da zeresana ematen Vox. Alderdi faxistak ekitaldi bat egin zuen bart Gasteizen, eta beste bat egin du gaur iluntzean Iruñean. Atzo hainbat lagunek egin zuten protesta Santiago Abascalen alderdiaren aurka, eta gaurko ere zabaldu dute haiei aurre egiteko deialdia. Bi ekitaldietan hartu du parte alderdiko buruak.
Hala Bedi
@halabedi
Santiago Abascal Gasteizen izan da gaur Vox-en ekitaldi batean. Mitina hasi orduko, poliziak itxita zuen kalea. Hala ere, dozenaka gazte bildu dira protesta gisa, besteak beste, “Faxistak kanpora” oihu artean.
Gasteizen, NH Canciller Ayala hotelaren parean egin zuten protesta, 20:15 aldera hasita —20:30etan zen ekitaldia—. Aurretik, Ertzaintzak itxia zuen kale osoa. Tentsioa nabaria izan zen hainbat minutuz: hainbat lagunek, hoteleko sarreratik, Espainiako banderak eta Vox-en ikurrak astindu zituzten, eta manifestariek «faxistak kanpora», «alde hemendik, utzi bakean» edota «Polizia gabe ez zarete inor» oihuekin erantzun zieten.
Vox-eko kide bat, atzo, manifestariak agurtzen. DAVID AGUILAR / EFE
Gaur iluntzean antzeko egoera errepikatu da Iruñean. NH Iruña Park hotelean izan da Abascalen eta bere alderdikideen ekitaldia, 20:00etan, eta deialdi bat zabaldu dute 19:30etarako, Faxismoaren aurrean antolakuntza komunista lelopean. Atzo Gasteizen entzun zirenen antzeko oihuak entzun dira han ere.
Bi egunetan handia izan da Poliziaren presentzia, baina ez da istilurik izan.
(Puede haber caducado)