Immigrazio legea, atzeratua

Berria, Berria, 27-04-2023

Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroak atzo jakinarazi zuen Asilo eta Immigrazio Legea atzeratuko duela, Frantziako Asanblean beharrezko gehiengorik ez duelako. Orain dela hilabete batzuk iragarri zuen Frantziako Gobernuak legea pasatzeko asmoa, eta sukalde lanetan ari ziren urte hasieratik. Frantziako Gobernuburuak ez du adierazi noiz helduko dion berriz proposamenari.

CIMADEri albiste ona iruditu zaio, baina Frantziako Gobernuaren asmoak gaitzetsi ditu. «Azken 40 urteetan, hogei immigrazio lege izan dira Frantziako Estatuan; aldi oro atzerritarren eskubideak murrizten dituzte», deitoratu zuen atzo Etxeberrik. «Testuaz harago, testuingurua ere biziki kezkagarria da». Salatu zuen Barne Ministerioak delinkuentziarekin eta integrazio zailtasunekin lotzen dituela atzerritarrak. «Beldurrak eta tentsioak astintzea erabaki du gobernuak, diskurtso baikor eta lasaigarria zabaldu ordez».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)