AEBek 123 migratzaile deportatu dituzte Kubara, 2020az geroztiko lehen hegaldian

Berria, Berria, 26-04-2023

HABANA. 2020ko abenduaz geroztik aurreneko aldiz, papergabeak zeramatzan hegaldi batek AEBak eta Kuba arteko bidea egin zuen herenegun. Hegazkin horretan 123 migratzaile deportatu zituzten, Kubako Barne Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi zuenez. Iturri horren arabera, papergabe horiek 2019 eta iaz artean iritsi ziren AEBetara, bai lurretik Mexiko zapalduta, bai itsasoz.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)