800dik gora migratzaile heldu dira Italiara
Berria, , 25-04-2023ERROMA. Azkeneko bi egunetan 800dik gora migratzaile heldu dira Italiako Lampedusa irlara. Eguraldi txarra dela medio, aurreko astean ia ez zen ontzirik heldu hara, baina herenegun eta atzo 21 ontzi ailegatu ziren Mediterraneo itsasoko uharte horretara. Iturri ofizialek jakinarazi dutenez, gainera, gehiago daude porturatuak izateko zain.
Besteak beste, Boli Kostakoak, Gambiakoak, Ghanakoak, Gineakoak, Malikoak, Senegalgoak, Sierra Leonakoak, Nigeriakoak eta Burkina Fasokoak dira etorkinak —emakumeak eta adingabeak dira horietako asko—, eta, haien lekukotzen arabera, Tunisiako Sfax hiritik atera ziren ontziak.
Migrazioari aurre egiteko, Italiak larrialdi egoera ezarri zuen duela bi aste. Gobernuak hori kudeatzeko izendatutako komisario Valerio Valentik herenegun adierazi zuen Lampedusara iritsitako migratzaileek «ahalik eta azkarrena» izan behar dutela kontinentera lekualdatuak.
(Puede haber caducado)