Arrazakeria ezkutua
Gara, , 22-04-2023Ijitofobia «tolerantziaz, aniztasunez edo inklusioz mozorrotzen» ikasi duen «arrazakeria mota egiturazkoa eta espezifikoa» da, ijito herria inkestetan pertzepzio sozialaren azken postuetan agertzen baita. Horixe gogorarazi zuten ijito komunitateko zenbait elkartek atzo Bilbon egindako prentsaurrekoan. Ijito herria ez dela gatazkatsua adierazi eta eskua luzatu zioten elkar ezagutzeko eta onartzeko prozesuan lagundu nahi dituenari. Desberdinek elkar ezagutzeak eta desberdina dena errespetatzeak ez luke hain zaila izan behar.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)