Bi ontzi hondoratu, eta 23 migratzaile hil dira Tunisian

Berria, Berria, 09-04-2023

TUNIS. Bi itsasontzi hondoratu ziren Tunisiako kostaldean. Orotara, 76 pertsona zihoazen, eta horietatik 53 erreskatatu dituzte bizirik; 23 desagertutzat jo dituzte. Sfax hiritik irten ziren bi ontziak, herenegun eta atzo. Urtea hasi zenetik zazpi dira inguru horretan hondoratutako txalupak. Segurtasun indarren arabera, gero eta gehiago txapaz eginiko txalupatan bidaltzen dituzte migratzaileak itsasora, merkeagoak direlako. Baina egurrezkoak baino ahulagoak ere badira.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)